detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Egilea: Armin Isasti, Isabel Uribe

Ormaetxea : [kooperatibismoa, bizitza osoaren ardatz]. Solasaldi-biografia

1956an kooperatibismoaren esperientziako lehen enpresa, Ulgor Tailerrak, martxan jarri zuen bost sortzaileetako bat izan zen Josemari Ormaetxea (Arrasate, 1927-2019). Arizmendiarrietaren ideiak errealitatean aplikatzeko lan egin zuen bere 60 urteko ibilbide profesional luzean. Laboral Kutxa, Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan, Lagun Aro eta Alecoop kooperatiben inspiratzailea izan zen, liburuaren idazleek azaldu dutenez, "utopian sinisteagatik". Enpresagintzan ardura postuak bete zituen, hala nola Ulgorren gerente, Euskadiko Kutxako zuzendari eta Mondragon Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakari izan zen.

Web edukia bistaratu