irudia
Egilea: Mikel Gartziarena eta Jon Altuna

Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen ustea eleaniztasunari buruz

Eleaniztasuna garrantzi handiko gertakaria da gurean. Gizartearen eta bereziki hezkuntza-komunitatearen ardura nagusietakoa da, euskararen transmisioaz gaindi, gainerako curriculum-hizkuntzen kalitatezko irakaskuntza bermatzea. Ikerketa honen helbururik behinena da Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen eleaniztasunari buruzko usteak ezagutzea. Izan ere, irakasleen usteetan sakontzeak hizkuntzei atxikitako juzguak eta irakas-jardunak hobeki ulertzea dakar. Uste horiek ezagutzea helburu, online galdetegia diseinatu eta Hegoaldeko lau lurraldeotako 418 irakasleren datu kuantitatiboak jaso dira. Emaitzek islatzen dute irakasleek uste positiboak dituztela eleaniztasunari buruz, eleaniztasuna onura gisa hautematen dutela eta euskararen garrantzia aintzatesten dutela. Ikerketa-emaitzek ondorioztatzen dute, oro har, irakasleek uste positiboak dituztela eleaniztasunari buruz eta ikasle eleaniztunak hizkuntza-ikasle hobeak kontsideratzen dituztela, bazterturik erabat eleaniztasuna arazo-iturri izan daitekeen ustea; edonola ere, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek sakon errotuta dute honako uste hau: hizkuntzak, zenbat eta lehenago, orduan eta hobeto.

GAKO-HITZAK: IRAKASLEEN USTEAK -- LEHEN HEZKUNTZA -- EUSKARA -- ELEANIZTASUNA -- HIZKUNTZA GUTXITUA ARDATZ DUEN HEZKUNTZA

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.