irudia
Egilea: Mari Mar Boillos Pereira, Garbiñe Bereziartua Etxeberria

Giza Zientzietako eta Gizarte Zientzietako abstract-ak, berdinak ote?

Laburpen zientifikoak edo abstract-ak garrantzi esanguratsua du esparru akademikoan. Horregatik egin dira hainbat azterlan testu horien egitura prototipikoa hizkuntza eta diziplina desberdinetan ezagutzeko. Azterlan honetan, euskarazko testu horien ezaugarri diskurtsiboak ezagutu nahi dira, baita Gizarte Zientzien eta Giza Zientzien eremukoen artean desberdintasunik ba al dagoen ikusi ere. Horretarako, Uztaro aldizkariaren azken 5 urteetako 99 laburpen aztertu dira Hyland-en eredua jarraituz (2000). Emaitzen arabera, egitura ugari daude eta homogeneotasun orokorra falta da, bai ezagutza-eremu batean eta bai bestean. Hori dela eta, sistematikotasunerantz urratsak emateko beharrari buruz egindako hausnarketak aurkeztuko dira.

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.