irudia
Egilea: Villanueva-Sánchez Iker, Ozamiz-Etxebarria Naiara, Munarriz-Ibarrola Amaia, Pourquié-Bidegain Marie

Afasiaren ebaluazioa eta tratamendua euskaldunengan : Euskal Herriko egungo egoeraren azterketa

Afasia duten elebidunengan, hizkuntza-arazoak ez dira beti gaixoaren hizkuntza guztietan azaleratzen, beraz, ezinbestekoa da pazienteak hitz egiten dituen hizkuntza guztiak aztertzea. Euskal Herriko biztanleen %28,4 elebiduna da. Halere, gutxi dira afasia euskaraz aztertzeko tresnak, eta ez dakigu egun klinikariek hizkuntzaren ebaluazioa nola burutzen duten. Egoera hori ezagutzea beharrezkoa da, batetik, profesionalen beharrak identifikatu eta etorkizunera begirako estrategiak zehazteko; eta, bestetik, bidean den CAT tresnaren euskal estandarizazioak zein funtzio bete lezakeen hobeki jakiteko.Helburuak: afasiaren ebaluazioa eta tratamendua euskararen eremuan nola egiten den aztertzea (zein hizkuntzatan eta zein tresnaren bidez). Horrez gain, harreman klinikoan hizkuntzari ematen zaion garrantzia aztertu nahi izan da; eta afasia euskaraz aztertzeko tresna estandarizatu gehiagoren beharraren inguruan hausnartu.Metodologia: zeharkako azterketa bat burutu zen 2019ko martxoan, Euskal Herrian afasiadun pertsonekin lanean diharduten hainbat arlotako profesionalei zuzendutako online galdetegi anonimo bat erabilita.Emaitzak eta eztabaida: 77 erantzuneko lagina lortu zen. Erantzun zuten gehienak (%57) logopeda/ortofonistak ziren eta %70ak bazekien euskaraz. %62k pazienteen bi hizkuntzetan artatzen zituen paziente euskaldunak. Gehienetan (kasuen %90ean) euskarazko ebaluazioa era kualitatibo/informal baten burutzen zen, edo norberak garatutako edo itzulitako testak erabilita. Profesionalen %98,5k afasia aztertzeko euskarazko tresna gehiagoren beharra adierazi zuen.

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.