Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Istorio guztien taupada : zeure barneko poema
Joseba naiz. Bitxia naizela diote. Adrian eta Miren dira nire lagunik onenak. Adrian bihotza da. Istorioen emozioa, beti alboan duzun laguna. Miren gorputza da. Dena abesten du mugimenduaren bitartez, zentzumenez, besarkadez. Gu hirurotatik indartsuena da. Ni, Joseba, burua izango nintzateke. Askoren ustez, emoziorik gabea. Gezurra. Askoren ustez, zentzumenik gabea. Gezurra. Nik dena ikusten dut. Eta logika bihurtzen. Nire bi lagun kuttunen beharra dut munduan ibiltzeko. Batez ere, Tere andereñoa salbatu behar izan genuen istorioz beteriko abentura honetan.



