detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Egilea: egitasmoaren zuzendaritza, HABEren Hizkuntzaren Didaktika-zerbitzua (Eskarne Lopetegi Zalakain, Esther Isasa Gaskue, Aitziber Larramendi Muxika) ; egileak, AEK (Maider Barandiaran Alberdi, Aitor Ogiza Totorikaguena, Aintzane Goenaga Aleman, Estibaliz Olano Correa

Primeran! B2.2 : euskara ikasteko metodoa

Primeran! B2 eskuliburuak B2 mailako gaitasun komunikatiboa lortzeko ikasibilbide egituratua eta gidatua eskaintzen dio euskara-ikasleari.

Ekintzara bideratutako metodologian oinarrituta, ikasleak jardun biko ikastereduan aritzeko aukera izango du. Horrela, ikasgelatik kanpo prestatuko ditu ikaskideekin elkarreraginean landuko dituenak eta sendotuko ditu landutakoak.

Primeran! B2 bi liburutan banatuta dago: B2.1 eta B2.2. Liburu bakoitzeko 10 ikastunitateetan, ikasleak ibilbide didaktiko aberasgarria aurkituko du, aukera tematiko zabalaz, jarduera eraginkorrez, mailarako testu eredugarriz eta euskal kulturako edukiz jantzitako egoera komunikatibo ugariz osatua.

Ikasmaterial honi estekatuta, ikasleak Primeran! B2 webgunean izango ditu eskuliburu hau hornitzen duten baliabideak.

Web edukia bistaratu