irudia

1813-1814 Euskal Herria Napoleonen tropenganik suntsitua

 1813/1814 urteetan Lapurdin eta Nafarroan gertakarietaz gauza gutti ginazkien, salbu Mugerren guda bat izan zela oroigarriagatik. Izan da ere bertzerik Urdazurin, Heletan, Garruzen eta ezín ditugu isilean utzi. Napoleonen 70 000 soldaduek eta hauekin etsai aliatuen bertze 100 000-ek gerla gogorra gure lurretan ereman zuten. Gure eskualdea xirtxikatua, materialki errotik ondatua eta moralki desegina gelditu zen, miseria gorrian, usaian baino askoz hil gehiago utzíz. 14/18 gerlan bezenbat eta hori 1794 an jasandakoaren ondotik. Ez da holakorik aipatu historio ofizialean.
Kalte ordainak urteak eta urteak iragan ondoren arras urriak izan ziren. Ipar Euskal Herria bere baitarik altxatu behar
izan zuen nihungo funtsesko laguntzarik gabe. Bainan hala ere ez zituen bere haur guziak atxikitzen ahal izan,1830etik
goiti exodo izigarria izan zen Ameriketa aldera. 180 000 euskaldunek 70 urte barne alde egin zutela aipatzen da.

 

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.