Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Nire barneko mendiak
Liburu honek erreflexioak eta argazkiak bateratu ditu. Erreflexio samurrak, irakur errazak, gizatiarrak eta mundutiarrak Euskal Herriko mendikateetan ateratako argazki ikusgarriekin batera. Mendizaletasuna ulertzeko modu berri eta orijinala aurkezten digu liburuak, abentura eta ekintza behaketa eta barneko sentimenduen azaleratzearekin bat eginda. Esperientzia handiko alpinista eta idazlea den Jose Mari Azpiazuk liburu hau asmo bikoitzarekin jarri du gure esku: erreflexioei esker eguneroko estresa baretzekoarekin eta bizitzaren zailtasunen aurrean gogoa eta indarra piztekoarekin. Dosi txikietan irakurri ahal izateko zure gau-mahaiko liburua izateko sortua izan da.
“Egunaren amaieran -idazleak hala dio sarreran- bat, bi edo hiru erreflexio irakurri eta argazki batzuk behatzeak modu erlaxatuagoan loak hartzen lagunduko dizu”.



