Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Garapen biologikoa eta kognitiboa bizi-zikloan
Haurtzaroko, nerabezaroko, helduaroko eta zahartzaroko garapen biologiko eta kognitiboan gertatzen diren aldaketak deskribatzea da esku artean duzun eskuliburu teoriko-praktiko honen helburua. Helburu hori lortzearren, liburua hiru atal nagusitan eta zenbait azpiataletan banatu dugu. Lehenengo atalean, garapenaren psikologiari hurbilpen bat egingo zaio; bigarren atalean, berriz, haurtzaroko eta nerabezaroko garapen kognitiboak izango dira mintzagai; azkenik, hirugarren atalean, hizkuntzaren garapena eta helduaro eta zahartzaroko garapen kognitiboa izango dira hizpide.
Liburua Euskal Herriko Unibertsitatean berriki ezarri den kreditu europarrera eta Psikologia Graduko ikasketa-plan berrira (2010-2011 ikasturtetik indarrean dagoena) egokituta dago eta irakurri dena egokitasunez barneratzeko lagungarri izan daitezkeen ariketa praktikoak proposatzen dira kapitulu bakoitzaren amaieran. Halaber, oinarrizko kontzeptuak eta irakurgai osagarriak eskaintzen dira. Horrez gainera, erabilgarriak diren material praktikoak (kapituluen alde praktikoan zehazten direnak) jasotzen dira eranskin gisa.



