Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Ataramiñe'13: euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak
Ametsak
Zerua begiratzea atsegin dut.
Zerua niretzat askatasuna da,
Barrote eta harresirik gabe ikusten dudana.
Zerua natura da ere; polita, erakargarria, basatia, ...
Baina zerua hodeitsua denean, eta gutxinaka
hodeiak formak aldatzen dituztenean,
neure ametsak zeruan irudikatzeari ekiten diot:
Euskal Herriko mendiak ikusten ditut,
itsasoaren olatu indartsuak, ...
eta gehienbat maite dudan jendea ikusten dut,
pozez mozkorturik, dantzatzen, abesten, begiak dir-dir
egiten dietela; guztiak zoriontsu geure herriaren
askatasuna eta geure askatasuna ospatzen,
Euskal Herri aske eta gizatiarrago batean.
Guztiak ametsen militanteak bihurtuta,
ametsak egia bihurtuz biziz.
Eta ni haiekin bat.
Anjel Figeroa ( Ataramiñe'04 )



