Orbel azpiko haikuak
Azkarregi doan mundu honetan istant batzuk bizitzeko eta partekatzeko aukera eman nahi dizut, irakurle hori: zure esku daude, beraz, Euskal Herriko bideetan barna orbela kraskatzean, zapaltzean, usaintzean, ukitzean, ikustean eta aditzean sortutako haikuak, Orbel azpiko haikuak.