Mota: Euskal biblioteka
Egilea: Mark Twain, Guillermo González Escalada, Iñaki Mendiguren, Sarah J. Turtle
Tom Sawyer-en abenturak
Tom espaloian agertu zen baldean kare-esnea zuela, eta kirten luzeko brotxarekin. Hesiari begiratu zionean, poztasun guztia joan zitzaion eta malenkonia sakonak hartu zion arima. Hogeita hamar metro luze zen ohol-hesia, eta hiru metro altu. Bizitza hutsik iruditzen zitzaion, eta existentzia, zama astuna.