Gerrako zaldia
Lehen Mundu Gerraren bezperatan da Europa. Ingalaterran gaude, Devonen, baserritar batek moxal bat erosi du azoka batean. Joey jartzen diote izena etxean. Zaldiak berak kontatzen digu istorioa, ipuin zaharren erara. Baserritarrak ez dio probetxurik ateratzen, baina haren seme Albertek hezi egiten du eta adiskide handi bihurtzen dira zaldia eta mutila. Gerra sortzen denean, ordea, britaniar armadari saldu behar diote zaldia. Albertek zin egiten du gudara joan eta berreskuratu egingo duela bere laguna. Frantziako gudu zelaietan hara eta hona dabil Joey, baina zaldi gazteak ez du ezer ulertzen zer gertatzen ari den eta bere begien bidez ikusten dugu gerraren ankerkeria eta absurdua.
Adiskidetasun handi baten historia hunkigarria da Gerra zaldia, bihotzera zuzenean sartzen dena, gerra baten absurdua erakusten duena eta indarkeriaren arbuioa ipuin zaharren estilora maisuki kontatua.