irudia
Egilea: David Bordwell

Arte zinematografikoa

Arte zinematografikoak berezko hizkuntza eta estetika ditu. David Bordwellen eta Kristin Thompsonen Film Art (Arte zinematografikoa) liburua zinemagintzari buruzko sarrera-libururik salduena da, eta oso errespetatua, gainera, adituen artean. Teknika zinematografikoak nabarmenduz, ikasleei tresna analitiko egokiak ematen saiatu dira irakasleak, tresna horiei esker ikasleek hobeto uler ditzaten genero guztietako filmak. Liburuko irudi asko, gainera, filmen fotograma handituak dira; hartara, benetako filmen irudiak ikusiko dituzte ikasleek, ez argazki hutsak.
Ezaugarri horiek oinarri hartuz, ingelesezko zortzigarren edizioa are gehiago hurbildu da ikasleengana; horretarako, aurreko edizioetan baino lehenago azaldu dituzte egileek teknika zinematografikoak, eta, azalpen horien ondoren, genero zinematografikoak lantzen dituzten kapituluak erantsi dituzte. Edizio horren euskarazko itzulpena da esku artean duzun hau.
- Teknikak, bakarka landu ordez, filmen testuinguruan azalduz, liburuko 2. eta 3. kapituluek filmaren formaz dihardute; 4.etik 8.era bitartekoek, berriz, teknika zinematografiko bakoitza xehatzen dute, eta erakusten dute nola eragiten dioten teknika horiek filmak ikusteko esperientzia estetikoari.
- "Beste argibide eta iturri batzuk" atalak -ia kapitulu guztiek dute atal hori, amaieran- gai eta eztabaida zinematografikoak planteatzen ditu. Horrez gainera, kapitulu bakoitzak lantzen duen gaiari buruzko bibliografia ere ematen du atal horrek, bai eta ariketa erraz batzuk eskaini ere, ikasleei teknika zinematografikoak ulertzen laguntzeko.