irudia
Mota:

Liburutegia: zerbitzuak zabaltzen

Ekainaren 1ean HABE Liburutegiak bere ateak zabaldu zituen, berriz ere. Bi astez lanean egon ondoren, ekainaren 15etik aurrera Liburutegiak zabaldu egiten ditu eskaintzen dituen zerbitzuak:

- Irakurketa postuak erabilgarri egongo dira.
- Katalogoa eta Internet kontsultatzeko ordenagailuak erabilgarri egongo dira.
- LAM Liburutegian arteko mailegu zerbitzua.

Hortaz, hauek dira ekainaren 15etik aurrera Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak eta hauek baliatzeko baldintzak:

  1. Ahal dela, eskatu aldez aurretik maileguan hartu nahi dituzun dokumentuak: katalogoaren bitartez, telefonoz, Whatsapp-ez, emailez.
  2. Liburutegira etortzeko aurretiko hitzordua behar da. Telefonoz, Whatsapp-ez edo emailez eska dezakezu.
  3. Bakarrik etorri, eta, ahal dela, ekarri poltsa bat hartuko dituzun dokumentuak gordetzeko.
  4. Itzultzeko dokumentuak sarrerako kaxan utzi behar dituzu.
  5. Liburutegi barruan ezinbestekoa da segurtasun eta higiene neurriak jarraitzea: musukoa, eskuak garbitzea eta segurtasun distantzia mantentzea.

Liburutegian bertan erabilgarri izango dituzu honako zerbitzu hauek:

  1. Maileguak eta itzulketak
  2. Informazioa eta arreta zerbitzua3. Irakurketa postuak erabiltzea.
  3. Gehienez bi pertsona, denbora eperik gabe.
  4. Kontsultarako ordenagailuak erabiltzea. Gehienez bi pertsona, 30 minutuko epea.
  5. LAM

Orain arte bezala, Liburutegira etorri gabe erabilgarri dituzu zerbitzu hauek:

  • Artikulu eta liburu-kapituluen kopia digitalak, beti ere egile eskubideen legedia errespetatuz
  • eLiburutegia
  • Informazio bibliografikoa

Oraindik ez dago liburuetarako sarbide librerik. 

Ordutegia:

09:00 – 14:00 (egunero)

 

Gurekin harremanetan jartzeko:

liburutegi@habe.eus

maileguak@habe.eus

943022604

688671705

 

Egoera aldatu ahala, doitu egingo ditugu eskainitako zerbitzuak.

Eskaera egin eta hitzordua hartu

 

943-022604      

 

   688671705

 

 

  liburutegi@habe.eus

            maileguak@habe.eus

 

 

 

Kontsultatu gure webgunea eta katalogoa

 

 

 

 

Errespetatu osasun eta higiene neurriak

 

                                    

 

 

   

Erabili on-lineko zerbitzuak

 

 

  Artikulu-eskariak eta kontsulta bibliografikoak