Bidaia-asegurua kontratatzeko gomendioak

Bidaia asegurua kontratatu nahi baduzu, kontuan hartu ondorengoak:

- Gorde ezazu zure bidaiari buruzko dokumentazio guztia: publizitatea, aurrekontua, kontratuak, fakturak eta abar. Ez ahaztu, publizitatea loteslea da.

- Kontratua beti idatziz eskatu.

- Ziurtatu bidaiaren erreserban ezinbesteko informazio guztia agertzen dela; amaierako prezioa eta bidaiaren deskribapena (datak, garraioak, ostatuak...).

- Egiaztatu kontratuan bidaiaren baldintza guztiak jasotzen direla: gogorarazi aldez aurretik jakinarazi ez dizkizuten kostu gehigarri guztiak ez dituzula zure gain hartu beharrik.

- Internet bidez kontratatu behar baduzu, egiaztatu webgunea segurua dela: URLa https:// hizkiekin hasten dela eta giltzarrapoa itxita agertzen dela.

- Konpara itzazu agentzia bat baino gehiago.

- Beste pertsonen iritziak irakurri. 

 

Irudia: Pexels, Pixabay


B2
2023-06-21
30425222
2404