Igeri egiten hasi nahi baduzu

Aspaldi ez baduzu kirolik egin eta, ikasturte berriarekin bat, igeri egiten hasi nahi izanez gero, kontuan hartu ondorengo aholkuak.

 

-  Igeri egiten hasteko, komenigarria da astean bizpahiru egunetan egitea. 

-  Igeriketa egunak atseden egunekin txandakatu.

-  20-30 minutuko saioak egitea nahikoa da hasieran. Gero, hori bai, luzatu iraupena pixkanaka-pixkanaka.

-  Jarraitu, ez laga igerilekura edo hondartzara joateari.

-  Helburua ez da igerian ahalik eta azkarren egitea, osasuna hobetzea baizik. Ondorioz, hartu atsedena beharrezkoa baduzu.

-  Uretan sartu aurretik, berotze-ariketak egin: saioa hasi aurretik zein bukatu ondoren, ez ahaztu luzatze-ariketak egitea hamar bat minutuan.

-  Crawl eta bizkar estiloak dira onenak osasunerako, baina besteren batean hobeto moldatzen bazara, egin lasai.

-  Garbitasuna ere oso garrantzitsua da. Errespetatu eta bete igerilekuko arauak.

Irudia: Fiedkiewicz, Pixabay


B2
2023-05-31
  • Lizeaga , Jokin
30316812
633