• Egilea: Kultur Atelier

Arropa tolesteko trikimailua

Etxean arropa asko pilatzen zaigu tolesteko eta lan nekeza izaten da. Kartoiarekin taula bat egiteko trikimailua erakutsiko dizugu, eta horrela, aurrerantzean, ziztu bizian tolestuko duzu arropa.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kaixo lagunak! Gaurko trikimailuen atalean arropa tolesteko trikimailu bat erakutsiko dizuegu.
Batzuetan tolesteko arropa asko pilatzen zaigu etxean eta lan nekagarria izaten da.
Ondorengo trikimailuak arropa ziztu bizian tolesteko aukera eskainiko dizu.  
Trikimailu hau egiteko ondorengo materialak behar ditugu: kartoia, guraizeak, metroa, errotulagailua eta zeloa.

Lehenik eta behin, arropak tolesteko erabiliko dugun taula egingo dugu. Horretarako, kartoizko lau pieza beharko ditugu. Kartoizko pieza hauek egiteko kartoizko kaxak berrerabiliko ditugu.
Bi pieza 23 zentimetroko zabalerakoak eta 60 zentimetroko altuerakoak izango dira. Beste bi piezek zabalera bera izango dute, baina 30 zentimetroko altuera emango diegu.

Kartoizko piezak neurrira moztu ditugu, eta hurrengo urratsa pieza horiek itsastea izango da.
Lehendabizi, bi pieza txikienak itsatsiko ditugu zeloarekin, eta horrela, arropa tolesteko gailuaren erdigunea osatuko dugu. Pieza eta pieza artean zentimetro inguruko tartea utzi behar da. Jarraian, alde bakoitzean 23x60 cm-ko pieza bana itsatsiko diogu gailuaren erdiguneari. Gogoratu zentimetroko hutsune hori uztea.

Arropa tolesteko kartoizko taula egin dugu. Orain, kamisetak eta alkandorak tolesten hasiko gara.

Hau gure gaurko trikimailua. Ikusten duzuen moduan arropa erraz eta azkar tolesteko gai gara. Hurren arte!

A2
2021-10-05
28776685
00:02:44
504