• Egilea: Kultur Atelier

Jertseetako txanoetan lokarriak sartzeko trikimailua

Kirol-jertsearen txanoa lotzen hasi eta lokarriaren punta bat ez duzu aurkitzen? Lasai, trikimailu honekin arazo hori erraz konponduko duzu.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kaixo lagunak.

Gaurko trikimailuen atalean kirol-jertseetako txanoetan lokarriak nola sartu ikasiko dugu. Gertatu al zaizu, txanoa jantzi, lotzeko lokarritik tiratzen hasi eta lokarria eskuan gelditzea? Seguru baietz!

Modu azkar eta errazean lokarri hori sartzen ikasiko duzu. Egon adi, oso erraza da eta!

Horretarako, kirol-jertsea, lastotxoa eta sartu nahi duzun lokarria beharko dituzu.

Edateko erabili ohi den lastotxoa elementu garrantzitsua izango da prozesu honetan. Lastotxoa, edo maiz entzuten den bezala, pajita bat.

Lastotxoa eskuartean hartu eta sartu lokarriaren mutur bat lastotxoaren barnean. Jarraian txanoaren lokarria eskuineko zulotik sartzen joan, pixkana-pixkana kontu handiz. Halako batean ezkerreko zulotik lastoaren muturra azalduko da. Lokarria lastotxotik atera eta gustuko neurrian ipini. Jertsearen txanoa berriz erabiltzeko moduan izango duzu!

Jertsearen lokarriarekin egin dugun gauza bera egin dezakegu txandalaren galtzetako lokarriarekin.

Eta hau da dena gaurkoz. Minutu gutxitan lokarriak berriro ere bere tokian sartzeko gai izango zara. Hurrengora arte!

A2
2021-05-11
28236761
00:01:32
1006