Pertxak erabiliz egiteko trikimailuak

Pertxak arropa zintzilikatzeko erabiltzen ditugu: galtzak, alkandorak, berokiak, … Baina imajinazio apur batekin, beste gauza batzuk zintzilikatzeko ere balio dute, esate baterako, galtzerdiak edo biserak.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kaixo lagunak! Gaurko trikimailuen atalean galtzerdiak eta biserak pertxa batean nola eseki erakutsiko dizuegu.

Bi trikimailu hauek egiteko objektu hauek behar ditugu: pertxak edo esekigailuak, arropa zabaltzeko pintzak edo matxardak gortinak zintzilikatzeko arandelak edo zirrindolak, galtzerdiak eta biserak.  

Lehen trikimailuan, galtzerdiak zintzilikatuko ditugu.

Horretarako, pertxaren goiko aldeko alanbrea askatu eta pintzak sartuko ditugu. Pintzak pertxan sartu eta gero alanbrea lotuko dugu, lehen zegoen bezala uzteko.

Eta orain, prest gaude galtzerdiak zintzilikatzeko. Erraza ezta?  

Bigarren trikimailuan, biserak zintzilikatzeko modu bat erakutsiko dizuegu.

Horretarako gortinak zintzilikatzeko arandelak edo zirrindolak sartuko ditugu pertxan. Arandela horiek pertxan sartuta daudenean biserak zintzilikatuko ditugu.

Hauek gure gaurko trikimailuak. Hurren arte!

A2
2021-04-27
28188618
00:01:59
369