- Egilea: Kultur Atelier
Imana erabiliz egiteko trikimailuak
Etxeko ontziak garbitzen hasi eta lepo estua duten botila edo edalontziak garbitzea ezinezkoa izaten da batzuetan. Era berean, gure logeletako kartelak paperik hautsi gabe kentzea ere zaila da. Imanen bidez, buruhauste horiek guztiak desagertuko dira, bideoan ikus dezakezuen bezala.
Kaixo lagunak! Gaurko trikimailuen atalean imanaren laguntzaz lepo estua duten botilak garbitzen erakutsiko dizuegu, baita kartelak zelorik gabe eransten ere.
Sarritan, lepo estuko botilak garbitzea ia ezinezko bilakatzen da, gure eskuak ez baitira bertan sartzen, baina trikimailu honen laguntzaz erraz garbitzen erakutsiko dizuegu. Horretarako, espartzua, bi iman eta xaboia eta ura beharko dugu (ditugu). Guk, hemen, prest dugu nahasketa.
Lehenengo urratsa espartzua bi zatitan moztea izango da. Orain, moztutako bi zatietan zulotxoak egin eta imanak sartuko ditugu. Jarraian, urarekin eta xaboiarekin busti, eta bitako bat botilan sartuko dugu. Ikusten duzuen bezala, imanaren laguntzaz, bi zatiak elkartu egiten dira eta, bai kanpoko aldea eta bai barruko aldea, garbitu egiten dira.
Hurrengo trikimailua kartela zelorik gabe itsasteko izango da. Horretarako, bi iman, klipak eta markarik uzten ez duen zinta beharko ditugu.
Lehenik eta behin, zintarekin klipak paretean itsatsiko ditugu. Klipak paretean ditugula kartela imanaren laguntzaz jarriko dugu. Modu honetan, kartelak kentzerakoan ez dugu papera hautsiko eta beste logela bat apaintzeko kartel bera erabili ahalko dugu. Hurren arte!