Azkar eta ondo garbitzeko trikimailuak

1. Lanak ongi antolatu: etxe osoa eskobatu eta ondoren hautsa kendu ordez, gela bakar bat garbitzen has zaitez. Behar den bezala garbitu ondoren, hasi beste bat garbitzen. Has zaitez lanik aspergarriena eta garrantzitsuena egiten, bainu-gela.

2. Behar duzuna prestatu: beharko duzun guztia eskura izan: xaboiak, zapiak, urez betetako baldea, zabor-poltsa eta eskuoihal zaharrak, bustita dagoen lurra ez zapaltzeko.

3. Telefonoa birusik gabe: askotan erabili eta gutxitan garbitzen dugu. Tarteka-marteka pasaiozu alkoholetan bustitako algodoia, baita kabletik ere. Oso txukun eta desinfektatuta geratuko zaizu.

4. Ispilu distiratsuak: bainu-gelako ispiluak geuntzea nahi ez baduzu, 90° alkoholetan bustitako zapi batez igurtzi eta lehortzen utzi. Ikusiko duzu zein garbi geratuko zaizkizun!

5. Telebistan hautsik ez: telebista-pantaila hautsik gabe egoteko, garbi ezazu limoi-zukuz bustitako zapi batez. Oso usain gozoa utziko du eta denbora gehiago iraungo du garbi.

6. Berogailuetan malabarista lanak egin: egia da berogailuen atzeko aldea ez dagoela bistan, baina horrek ez du esan nahi garbitu behar ez direnik. Onena, ile luzeko mustuka batez garbitzea (koloretako horietakoak). Aspiragailuari duen hodirik estuena jarri eta dauden zikinkeriak jaso. Ez ezazu bakar bat ere utzi!

7. Labea garbi-garbi: uretan disolbatutako amoniakodun erretilu bat jarri labean gauez. Hurrengo egunean atera eta normalean egiten duzun bezala garbitu.

8. Egurra distiratsu: egurrezko altzarietan arrastoak badaude, trikimailu hau erabiltzea komeni zaizu. Nahastu koilarekada bat maionesa zigarro-errautsekin eta nahasketa honekin egurra igurtzi. 3 edo 4 minutuz utzi eta gero zapi batez garbitu. Ikusiko duzu zein emaitza ona!

Zikinuneak garbitzeko

9. Kafe edo te zipriztinak: ur berotan busti zikindutakoa, ur irakina gainetik bota eta xaboiez garbitu. Marrarik geratuko balitz, koloretako jantzientzako lixiba ur pixka batez nahastuta erabili.

10. Boligrafo-tinta: tinta xurgatzeko paperezko zapi bat erabili. Jantziaren azpitik zapi bat jarri eta alkoholdun laka batez busti ondoren, beste zapi batez lehortu. Bitan egin ondoren, garbigailuan garbitu.

11. Kandelen argizari-tantak: argizaria lehortu baino lehen, igurtzi. Ile lodidun eskuila batez pasa. Ur irakinetan sartu eta segi igurtziak ematen arrasto guztiak kendu arte.

12. Ardo gorri edo beltza: estali zikinunea gatzaz eta lehortzen denean ur irakinetan murgildu. Horrela kentzen ez bada, saia zaitez disolbatzaileren bat erabiliz eta gero ozpina bota.

 

Irudia: Monfocus, Pixabay


B2
2001-06-04
16527050
1820