
Kontzentrazio arazorik?
Ikasteko, lan egiteko edo beste ezertarako konzentrazio arazoak badituzu, hona hemen hainbat aholku, lan orduei ahalik eta etekin handien ateratzeko.
1. Ordurik egokiena aukeratu
Komenigarria da, lan egiteko edo ikasteko, egunero ordutegi bera izatea. Zenbaitek etekin handiagoa lortzen dute goizean lan eginda eta beste batzuek, aldiz, arratsalde-gauean. Dena den, kontzentraziorako ordurik egokienak hauek omen dira: 8:OOetatik 12:OOetara eta arratsaldean 19:OOetatik aurrera.
2. Hartu atseden
Noizbehinka lana utzi eta etenak egin behar dira. Hobe da atseden laburrak egitea maiztasun handiarekin, gutxi eta luzeak egitea baino. Ordu erdiro edo hiru ordu laurdenero bost minutuko tartea hartzea komeni da.
3. Helburuak jarri
Lanean edo ikasten hasi baino lehen, helburu zehatzak jarri zure buruari. Hasi kontzentrazio handiena eskatzen duten gaiak lantzen eta gainerakoak bukaerarako utzi, nekatuta zaudenerako, alegia.
4. Leku egokia aukeratu
Toki erosoan lan egin behar da, baina ez du erosoegia izan behar, ordea. Hobe argia zuria edo urdinxka bada (gutxiago nekatzen du). Tenperatura ere garrantzitsua da, 20 gradu ingurukoa da onena.
5. Kontuz kafearekin
Kafea bizigarria da eta logurari aurre egiteko erabil daiteke. Dena den, nekatuta egonez gero, antsietatea sor dezake eta gauza bera gerta daiteke tabakoarekin.
6. Musika klasikoa
Musika lagungarria izaten da kontzentrazioa lortzeko baina edozein musikak ez du balio; musika klasikoa edota letrarik gabekoa da egokiena. Kantu ezagunak edota letradunak aukeratzen baditugu, berriz, kontrako eragina lortuko dugu.
Irudia: Lukas Bieri, Pixabay