MENDABELARRAK BIHOTZERREA UXATZEN DU

Bilketa: hil honetan bildu landarea, ilbeheran. Gero, ilunpetan eduki lehortzen.

Bihotzerrea eta tripako mina kentzeko balio du. Ura irakin eta mendabelarrari gainetik bota. Gero, hamar minutuz eduki estalita. Ondoren, iragazi eta azukrez gozatu. Otorduen ondoren edaten da.