Bainugela eta dutxa zuri-zuria

Denborarekin bainugela horitzen joaten da; nahiz eta garbitu,  zuritzea zaila izaten da. Dena dela, badago zuritzeko modu bat.

Ozpina ontzi batean berotuko dugu; gero, belaki bat ozpinetan busti, eta horrekin garbituko dugu. Ondoren, ur hotza pasa, eta trapu batekin lehortu.