
. zenbakia. Aurki eskuragarri.
A-8 autopistaren mutur batetik bestera bizi da kontakizun-sorta honetako protagonista, hiriaren eta baserriaren artean, bakoitzak bere nortasunaren alde bat elikatzen diola.
EGILEA: Ainhoa Urien Telletxea
ARGITALETXEA: Elkar
ARGITALPEN-URTEA: 2025
Arabako Foru Aldundiak antolatutako Ignacio Aldekoa bela irabazi zuen Ainhoa Urienek, eta eleberri trazak dituen ipuin-bilduma hau da emaitza. A-8an barreneko bidaian, Era askotako indarrek egiten dute talka bere baitan: habitat motek, harreman klase askotarikoek, erreferentzia kultural desberdinek…
Berria egunkariak egileari egindako elkarrizketa irakurtzeko, egin klik hemen.
Hona pasarte bat (11 or.):
"Irene sukaldeko mahaiaren baztertxoan esertzen da, halakoxea baita okupatzen duen lekua. Bazterrekoa. Mahai ertza. hankak elkarren gainean gurutzatuta. Platera eskuetan hartuta ere bazkaldu izan du maiz, mahaikada jende dagoenetan gizon handien besoek bereei espaziorik uzten ez dietelako. Halakoxea da okupatzen duen lekua, ematen dioten presentziaren parekoa. Besteen besoekin borrokan beti. Besteen ahotsekin borrokarik ez egitea onena delako egoten da isil-isilik."