. zenbakia. Aurki eskuragarri.

Bilboko Udalak urtez urte antolatzen duen Gabriel Aresti ipuin-lehiaketan 2019an eta 2020an saritutako euskarazko ipuinak biltzen ditu liburu honek.

EgileakItziar UgarteLurdes UnzuetaMikel AyllonAsier SerranoGoiatz LabandibarIñaki Irasizabal
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2021

Aurkezpen-ekitaldiko bideoa helbide honetan duzu ikusgai.

Hona hemen pasarte bat, Goiatz Labandibarren SENIDE KONTUAK ipuinetik hartutakoa. Ipuin iluna, idazleak lagun baten kontaketa errealetik abiatu zuena.

Gau beltza zen atera heldu zenean. Ez zen izarrik ikusten zeruan. Ilargia desagertua zen mundutarrak aterpetzen dituen ganbara horretatik. Herrian ez zegoen argi bakar bat piztuta. Etxe guztiak hutsik zeudela zirudien.
Bezperan lurrikara baten ondorioz herritar guztiak ihesi joan izan balira bezala. Jaiotzen ikusi zuen baserriaren atarian zegoen bera, geldi.


32.or.