. zenbakia. Aurki eskuragarri.

Espekulazioa saihesten ahalegintzen diren Ipar Euskal Herriko hainbat elkartek etxalde baten salerosketa etetea lortu dute. Lurrama taldeak antolatzen duen azokan ospatu dute garaipena.

 Nekazariek espekulazioari aurre nola egin dioten ikusteko, ikus bideo hau.

 

 

 

Argazkia: Eitb

 

Hiztegi lagungarria  

Anitz egunez. Aunitz egunez, egun askotan.  

Etxalde hau galdua izanen zen. Etxalde hau galdua izango zen.  

Usaian ere. Ohituraz edo usadioz ere.  

Ortotsik ibiltzen ahal gintezke. Hanka hutsik ibil gintezke, oinetakorik gabe.  

Hemen animaleko indar-jokoa izan da. Hemen izugarrizko indar-jokoa izan da.   

Menturaz eskuratuko dugu etxalde hau. Agian etxalde honen jabe egingo gara.    

Bakotxak bere harria nahi du ezarri. Bakoitzak nahi du bere ekarpena egin, beren aletxoa jarri.  

Dena egiteko da. Guztia dago egin gabe edo eginkizun.

 

C1
2021-12-14
28982747
03:17
640