
. zenbakia. Aurki eskuragarri.
Gustatzen al zaizu parranda egitea? Eta, nolakoa zara parrandan? Hitzontzia, isila, zirikatzailea, negartia…? Parrandazale mota bat baino gehiago ezagutuko dituzue seguruenik. Ados al zaudete audioan aipatzen diren parrandazale-mota hauekin?
Ezbaian saioko podkast honetan (Euskadi Irratia) jendea parrandan nolakoa den adierazten dute hainbat kolaboratzailek. Eta zuek, zer diozue?
Audio osoa entzuteko, sakatu hemen.
Irudia: Montecruz Foto (CC BY-SA 3.0)
Hiztegi lagungarria Mozkor-mozkor eginda dagoena. Mozkor hitza bi aldiz errepikatuta eta gidoia tartean, hitz konposatua: oso mozkortuta. Era berean: eder-ederra, busti-bustia, beltz-beltza, zikin-zikina… |