
. zenbakia. Aurki eskuragarri.
“Maite ditut maite gure bazterrak” abesten zuen Mikel Laboak, baina egia ote da? Benetan maite ditugu gure bazterrak? Pandemia-garaian gertuko toki politetara egun-pasa joateko joera areagotu egin da eta horrek albo-ondorioak ekarri dizkio naturari, txarrerako askotan.
Euskadi Irratiko Amarauna saioan aritu dira Onintza Enbeita eta Arantza Urretabizkaia kolaboratzaileak Zanbrana herriaren ondoko ur-jauzi ederrean gertatutakoaz. Adi zenbaiten jokabideei!
Audioa osorik entzuteko, sakatu hemen.
Herrerias ur-jauzia Berganzoko Ur Bidean
Irudia: Basotxerri (CC-BY-SA-4.0)
Hiztegi lagungarria Eta honen albo-ondorioa, ba Arabakoa esaterako, Zanbrana herrian gertatu dena. Eta honen [horren] zeharkako ondorioa, ba, adibidez, Arabakoa, Zanbrana herrian gertatutakoa. |