. zenbakia. Aurki eskuragarri.

Oier Arantzabal eta Arantxa Iturbe aurrez aurre. Oier hasiberria irratian, eta Arantxa, berriz, eskarmentu handikoa mikrofonoaren aurrean.

 Arantxa Iturbek esatari-lana nola egiten duen azalduko du entzungai honetan.

 Audioa osorik entzuteko, sakatu hemen.

 

 

Argazkia: Eitb.

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA:

Egoista (neurekoi) jarriko naiz. Neurekoi, edo triste, edo alai… Alegia, izena mugagabean. Eta ez *nerekoia, *tristea, *alaia…

Ikasi beharko duzu galdera horiek jaten: jan aditza estilo figuratiboan adierazita dago. Ikasi beharko duzu galdera horiek ez egiten, bazterrean uzten...

Batuaz hitz egitera behartzen dudalako neure burua. Zertara behartu, zer eginarazi. Hitz egitera behartu. Era berean: esnatzera behartu, lo egitera behartu, ikastera behartu…   

Egiten dut ahalik eta naturalen. Ahal bezain natural egiten dut.

(Galderak) entzungai jarri behar baldin badituzu. Galderak entzunarazteko jarri behar baldi badituzu, entzuteko moduan jarri behar baldin badituzu... Entzungai (entzuteko dena), irakurgai (irakurtzeko dena), ikusgai (ikusteko moduan dagoena)...

C1
2021-11-30
28944801
03:42
445