. zenbakia. Aurki eskuragarri.

Marko Polo da XIII. mendean jaio zen bidaiaririk ospetsuenetako bat. Baina hura jaio aurretik, Benjamin Tuterakoak beste bidaia luze bat egin zuen. Bidaiari nafarrari euskal Marko Polo deitu izan zaio.

Nafarrari buruzko komikia argitaratu du Nabarralde Fundazioak eta bertako zuzendaria den Angel Rekaldek eman digu pertsonaia horren berri.

Audioa osorik entzuteko, klikatu esteka hemen.

 

 

Wikimedia

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA:

Benjamin Tuterakoa. (Izena + Nongo kasua). Ia beti alderantziz da; Nongo deklinabide-kasua + izena: Errioxako ardoa, Baztango dantzak, Baionako harresia… Baina salbuespen batzuetan izena + nongo kasua ordena erabiltzen da: Benjamin Tuterakoa, Etxeberri Sarakoa (Joanes Etxeberri idazlearen goitizena), Jaungoikoa, Maria Lopez Harokoa (Bilboko kale bat)…  

Hiri bakoitzeko txostena. Hiri bakoitzari buruzko informea.  

Bizipen guztiak liburu batean bildu. Bildu aditzak adiera asko ditu, hemen idatzi esan nahi du, edo liburu batean jaso.    

Bidaia aparta. Bidaia bikaina, ez arrunta edo ohikoa.  

Harri preziatuak ekartzeko. Balio handiko harriak ekartzeko, harribitxiak.  

Zein den zure kuttunena. Zein den zuk gustukoen duzuna, atseginena.

B2
2021-11-25
28932723
04:37
482