. zenbakia. Aurki eskuragarri.

Euskadi Gazteak irrati-nobela bat jarri du martxan estreinakoz. Hotzikarak izeneko saioak istorio beldurgarriak dakartza eta asteazkenero dira entzungai 'Hi Bizi Haiz Hi' saioan, 20:30etatik 21:00etara bitartean.

Klara Badiola, Idoia Sagarzazu, Teresa Andonegi, Felipe Barandiaran, Jose Cruz Gurrutxaga, Maider Egues, Joxe Felipe Auzmendi eta Martin Mendizabal aktoreek hartu dute parte ekimen honetan, eta Olatz Beobide da zuzendaria. Euskadi Gazteak irrati-nobela bat jarri du martxan estreinakoz. Hotzikarak izeneko saioak istorio beldurgarriak dakartza eta asteazkenero dira entzungai 'Hi Bizi Haiz Hi' saioan, 20:30etatik 21:00etara bitartean.

Maila goreneko aktoreen babesa jaso du ekimenak. Izan ere, Klara Badiola, Idoia Sagarzazu, Teresa Andonegi, Felipe Barandiaran, Jose Cruz Gurrutxaga, Maider Egues, Joxe Felipe Auzmendi eta Martin Mendizabalek jarriko diete ahotsa istorio beldurgarrioi, Olatz Beobidek zuzenduta. 30 ataletan banatutako irrati-nobelako kontakizunak Jasone Osoro, Harkaitz Cano, Koldo Almandoz eta Aimar Olaskoagak idatzi dituzte, eta guztiek izua eta ikara sortuko dute Euskadi Gazteko entzuleen artean, baita www.eitb.com helbidean nabigatuko dutenen artean ere. Izan ere, Hotzikarak saioa Internet bidez ere emango da. Horiekin guztiekin jolas egiteko helburua ere badu Euskal Irrati Telebistak.

Web orrian istorioaren abiapuntua entzun eta bertan ageri den galderari erantzun beharko zaio. Hurrengo astean, Dani Arizala eta Maria Gomez 'Hi Bizi Haiz Hi' saioko gidariek istorio beraren lehen zatia aurkeztuko dute eta entzuleek zuzenean parte hartzeko aukera izango dute kontakizunaren amaiera argitu nahian. Irrati zein Interneteko asmatzaileen artean opariak banatuko dira. Beldurrezko proiektu hau aitzindaria da, genero honetan orain arte ez baita ezer argitaratu euskaraz. Halako kontuek gazteen artean geroz eta harrera hobea dutela ikusita, aproposa iruditu zaie irrati bidez eskaintzea. Bide batez, euskararen erabilerarako aberasgarria izatea du helburu, bereziki, euskara ikasten ari diren taldeentzat. Euskadi Gaztean emango den lehen irrati-nobela da, baina Euskadi Irratian hainbat egin dira azken urteotan.

Azkena, duela urte eta erdi, Babilonia Juan Mari Irigoienek idatzitakoa. Hotzikarak irrati-nobela REC grabaketa estudioetan egin da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du.

2002-01-29
16525903
4382