. zenbakia. Aurki eskuragarri.

KPIa zer den eta nola kalkulatzen den azaltzen digu artikulu honek. Dibulgazio maila du, baina, hala ere, trinko samarra. Jatorrizkoaren zati batzuk bakarrik daude. Osorik nahi izanez gero jo I. helbidera.

KPIren protagonista nagusia, kontsumitzailea

Hedabideek, tartean behin, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) igo egin dela jakinarazten digute, datu horrek herritar soilarengan eragina duelako eta, beraz, teoria ekonomiko hutsaz harago doalako. Izan ere, horrelaxe izaten da, batzuetan nekez uler dezakegun kontzeptutzat agertzen diguten arren.

KPI delako adierazle edo aldaki estatistiko horrek, familiaren kontsumoa osatzen duten artikulu-multzoaren prezioa denboran zehar zenbat garestitu edo merkatu den jakiteko aukera ematen digu. KPI horretan elikagaiak, garraioa, hezkuntza, jantziak, etab. sartzen dira, produktu industrialak (makineria, lanabesak...) kanpo utzirik. Horrenbestez, kontsumo arrunteko artikulu-multzoan du eragina, ez horietako batzuen baitan, eta ez du zehazten produktu horien prezioak, banan-banan, zein diren, denboran barrena osotasuna nola aldatu den baizik.

KPI indizea etxeko aurrekontuan

Esate baterako, oraingo KPI iazkoa baino %3 handiagoa baldin bada, horrek esan nahi du artikulu berberak erosteko, orduan baino %3 diru gehiago gastatu beharko dugula egun eta, horrenbestez, geure burua ez txirotzeko, duela urtebete baino %3 gehiago irabazi behar dugula orain. Horregatik aplikatzen da indize hori soldata-hitzarmenetan, etxeko errentetan, pentsio-politikan eta, oro har, bizi-maila mantentzea garrantzizkoa duten negozio publiko zein pribatu guztietan. (Gogora dezagun oraingo izena hartu aurretik Bizitzaren kostu-indizea zeritzola adierazle horri).

Ekonomi sistema konplexuaren arabera kalkulatzen da

Estatu espainiarrean indize hori 2001 urtera arte, ondorengo zortzi kontsumo-ondasun multzoen prezioen arabera kalkulatzen zen: elikagaiak, janzteko artikuluak, etxebizitzaren errenta, etxeko hornidura, botikak, garraioa, hezkuntza eta kultur ondasunak eta gainerako kontsumo-artikuluak. Multzo horietako bakoitzaren indizea hiru mailatan kalkulatzen da: herrialde, erkidego eta estatu mailan.

Erosketa-saskia

Estatu espainiarreko Estatistikako Institutu Nazionalak —"etxeko aurrekontuei" buruzko inkestak eginez— zehazten du familiak nolako produktuak kontsumitzen dituen eta etxeko gastu orokorrean produktu bakoitzari nolako gastua dagokion. Adibidez, Estatu espainiarreko familien elikadurarako artikulu tipikoak, janzteko unean erabiltzen dituen artikuluak, etxeko hornidura osatzen dutenak eta antzekoak ezagutzen direnez, batenaz besteko familiak elikatzeko, janzteko edota etxebizitza ordaintzeko, guztirako aurrekontutik zenbateko kopuruak bideratzen dituen. Inkesta horietako emaitzekin etxeko kontsumoaren adierazle den erosketa-saskia osatzen da, hau da, gaur egun eta Estatu horri dagokionez, 57 artikuluren multzoa.

...480 produktu: zergatik hau bai eta hori ez?

KPI kalkulatu ahal izateko, hilero-hilero apuntatzen diren prezioei dagozkien produktuen hautaketa sen onak agintzen digu. Etxean kontsumitu ohi diren produktuak dira beti eta horietako bakoitzak saskian izango duen garrantzia ere, sen onak adieraziko du: etxeko patrikan produktu jakin batek nolako gastu-portzentajea eragiten duen, produktu horrek guztirako gastuan duen garrantziarekin erkatuz kalkulatzen da.

Erosketa eta produktu horiek guztiak ez doaz nahitaez "premia" kontzeptuarekin loturik, gastuarekin baizik. Zinemara joatea ezinbestekoa, funtsezkoa edo nahitaezkoa ez bada ere, txartelen kostua familia batentzat ohiko gastua izaten da: hortik begiratzen zaio.

Beste aldetik, deigarri gerta daiteke familiak etxebizitza erosteko eskuarki halabeharrez hartu behar izaten den hipoteka horren aztarnarik ez agertzea. Gastu hori ez agertzea garrantzi handiko arrazoian dago sustraitua: etxebizitza erostea inbertsiotzat jotzen da, ez gastu gisa.

Aitzitik ordea, etxebizitza alokatzearen gastua agertu egiten da: egozpen hori orokorra izaten da familia guztientzat eta horrexegatik azaltzen da hileroko erosketa-saskian. Dena den kontzeptu horren balio erlatiboa ez da handia, familiak etxebizitza jabetzan edukitzea baita ohikoa.

Erosketa-saskia osatzen duten elementuak

Laboreak eta deribatuak
Ogia
Behikia
Ardikia
Txerrikia
Hegaztikia
Bestelako haragiak
Arrain fresko eta jelatua
Krustazeo, molusku eta arrainkiak
Arrautzak
Esnea
Esnekiak
Olioa eta gantzak
Fruta freskoak
Fruta-kontserbak eta jaki prestatuak
Barazki freskoak
Barazkidun prestatuak
Patata eta patatadun prestatuak
Kafea, kakaoa, infusioak eta suzedaneoak
Azukrea
Bestelako elikagaiak
Alkoholik gabeko edariak
Edari alkoholdunak
Tabakoa
Gizonezkoentzako jantziak
Emakumeentzako jantziak
Haur eta ninientzako jantziak
Osagarriak eta konponketak
Gizonezkoentzako oinetakoak
Emakumeentzako oinetakoak
Haur eta ninientzako oinetakoak
Oinetakoen konponketa
Errentan
- Kalefakzioa, argia, ura
Jabetzan
- Altzariak eta zoruaren gainekoa
- Ehun-gaiak eta etxebizitzarako osagarriak
- Etxetresna elektrikoak
- Etxeko hornidura
- Etxebizitzarako gauza ez iraunkorrak
- Etxebizitzarako zerbitzuak
- Osasun eta antzeko zerbitzuak
- Botikak eta farmaziako bestelako produktuak
- Garraio pertsonala
- Hiri barneko garraio publikoa
- Hiriarteko garraio publikoa
- Posta eta telekomunikazioak
- Aisialdirako objektuak
- Publikazioak
- Aisialdikoa
- Haurren eta Oinarrizko Hezkuntza Derrigorrezkoa
- Bigarren Mailako Hezkuntza
- Unibertsitateko hezkuntza
- Ikaskuntza- alorreko beste hainbat gastu
- Erabilera pertsonaleko gauzak
- Turismo eta ostalaritza
- Bestelako ondasun eta zerbitzuak

 

 

 

B2
2002-01-16
16426534
3115