Euskara praktikatzeko proposamenak

Gelatik kanpo, zure euskara-mailari eusteko ahalegina egiten duzu? Nola, baina? Galdera horri berari erantzun dio irakasle, itzultzaile eta bertsolari den Xabier Payak berria egunkarian argitaratutako artikulu batean.

Sekuentzia honetan, Payaren artikulua abiapuntu hartuta,  ariketa hauek egitea proposatzen dizugu:

  • Nork bere euskara-mailari eutsi edo hobetzeko egin dezakeenaz hausnartu.
  • Xabier Payaren artikulua irakurri eta ulermen-galderei erantzun.
  • Artikuluko zenbait ideia beste era batera adierazi.
  • Gomendioak emateko formulei erreparatu.
  • Aholku eske idatzi dizun lagunari idatziz erantzun.

Jarduera

C1
2021-03-10
  • Esther Isasa
28042845
7689