Etxean SOS

 

Gezurra badirudi ere, haurrak ez daude salbu etxean. Azken urte hauetan jaso diren datuei kasu eginez gero, etxean gertatzen zaizkien istripuak uste baino gehiago eta ugariagoak dira. Hori dela eta, gaiaren inguruko informazioa aztertu eta gurasoei istripuak ekiditeko aholkuak emango dizkiezu ikastunitatearen bukaeran.

IKASTUNITATEAREN HELBURU NAGUSIA:

  • Etxeko istripuei aurre egiteko aholku eta azalpenak ematea.
Hainbat jarduera egingo dituzu ikastunitate honetan:
  • Ulermena:
    • Etxeko istripuen ehunekoak testuan aurkitzea.
    • Etxeko istripu eta arriskuak adinen arabera sailkatzea.
    • Istripuak saihesteko aholkuak osatzea.
    • Elkarrizketan pediatrak esandakoak ordenatzea.
  • Gramatika:
    • Ehunekoak adierazteko esaldiak osatzea.
    • Istripuen izenak euskaratzea.



Jarduera

B2
2006-12-01
  • Benitez Reyes, Belen
  • Nazabal , Jokin
16382955
339