Kontuz iruzurgileek Interneten jarritako amuekin

Internetek aukera guztiak biderkatu ditu, baita iruzurgileenak ere. Amua botata internauta despistaturen bat arrantzatzeko ahaleginetan ibiltzen diren marrazoak geroz eta ugariagoak dira.

1.ataza: Kontuz iruzurgileek Interneten jarritako amuekin.

Ba al duzu ordenagailurik etxean edota lantokian? Ibiltzen al zara Interneten? Zertan? Salerosketarik egin al duzu inoiz Interneten (bidaiak, liburuak...)?

Irakurri Argia astekariko erreportajea, eta behar bezala ulertzen ahalegindu. Ondoren, aukeratu erantzun zuzena.

2.ataza: Kontuz iruzurgileek Interneten jarritako amuekin (2).

Euskaraz atzizkiak oso garrantzitsuak dira, hitzak osatzeko eta sortzeko. Atzizkia da hitzaren bukaeran ezartzen den osagaia. Adibidez:   -gile, -garri, -tzaile, -gailu, etab.

Ariketa honetan, atzizki batzuk landuko ditugu.

Lehendabizi, irakurri berriro erreportajea, eta azpimarratu atzizkiz osaturiko hitzak. Esate baterako, iruzurgile (iruzur + -gile), erabilgarri (erabil + -garri), etab. 

Gero, jaso paper batean azpimarratutako atzizkiak, eta, jarraian, idatzi atzizki horiekin osaturiko hitzen zerrenda.  Zenbat eta gehiago, hobeto. Saiatu zerrendako hitz horien esanahia argitzen.

Azkenik, lotu ezkerreko hitzak eskuineko definizioekin.

C1
2006-10-04
16382857
97