Atsedenaldi gehiegi lanorduetan

Elizaran gizarte baliabideetako zentroa. Sekuentzia

Osasunaren arloa izango da gehien kezkatzen gaituen arloetako bat, eta horren isla dira osasunaren inguruan sortu diren hainbat eta hainbat zerbitzu. Hala ere, sekula ez nahikoa eta oraindik ere badira hainbat hutsune, eta gizartea saiatzen da nola edo hala hutsuneak betetzen. Horien arteko bi, esate baterako, geure zaharren zainketa edo gaixo psikikoena. Ez da erraza hain presaka bizi den gure gizarte honek horien premiei erantzun egokia ematea. Erakunde bat baino gehiago ari dira, ordea, horretan saiatzen, eta horietako bat da Elizaran Gizarte Baliabideetako zentroa, sekuentzia didaktiko honetan hobeto ezagutuko duguna.

Kontsultako elkarrizketan, berriz, zentro horretako egoiliar bat irudikatu dugu, bere kabuz osasun-zentroan espezialistarenera joateko txanda eskatzen; ez alferrik, du zentroak helburu bere egoiliarrek ahalik eta autonomia handiena erdiestea.

Helburu orokorra

  • Osasun-arloko zentro baten berri jaso ostean erreportaje batetik, jasotako informazioa prozesatzea, zentroko egoiliar baten elkarrizketa entzun eta zein kolektibotakoa den antzemateko
Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Erreportajeko hiru paragrafotatik sarrera identifikatu
  • Artikuluko zenbait pasarte osatu, audio-elkarrizketa entzunda
  • Zentroak hartzen dituen hiru kolektiboetako bakoitzarentzat zein helburu dituen jaso
  • Erlatibozko esaldiak eta konpletiboak ondo bereizi
  • Zentroko egoiliar baten elkarrizketa entzun osasun-zentroan eta zein kolektibotakoa den antzeman
  • Datak eta orduak euskaraz zuzen eman

x61pRelaContWAR

detalle2

Jarduera

B2
2008-04-18
16380418

x61pViewCountWAR

786

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR