A.L.C.E.R.: Giltzurruneko gutxiegitasuna. Sekuentzia

Ez da kontu hutsala giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa izatea, ez horixe! Gaixotasun honek berekin hainbat etapa ekartzen ditu, dialiasi-aurrekoa, dialisia eta transplantea bera. Gaixoa zein etapatan dagoen, premiak eta beharrizanak era batekoak edo bestekoak izango dira. Nolanahi ere, laguntza handia behar izaten dute, hala gaixoek nola familiakoek. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzia honetan.

Helburua: Irratiko elkarrizketa xehe ulertu eta kontsultakoa lantzea

Helburu horiek lortzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:

  • Irratiko elkarrizketaren hasiera adi entzun eta bertan aipatzen diren hainbat daturi erreparatu
  • Irratiko elkarrizketa adi-adi entzun eta ideia nagusiei erreparatu
  • Hemodialisiaren gaineko paragrafoa osatzen duten esaldiak adi irakurri eta hurrenkera egokian jarri
  • Irratiko elkarrizketako hainbat euskal hitz eta hitz-kate eta horien erdal ordainak uztartu
  • Kontsultako elkarrizketa entzun eta sintomei erreparatu
  • Kontsultako elkarrizketa adi-adi irakurri eta deklinabide-kasuak landu

Jarduera

B2
2008-11-27
  • Arbelaitz , Joseba
16379662
327