Egoitza batean bizi naiz. Sekuentzia

Egoitza batean bizitzea zer den ezagutuko duzu sekuentzia honetan, bertako protagonistek kontatuta.
Lehenengo atazan, IZA egoitzan bizi den Lorea Igartua gazteak idatzitako artikuluan bere gogobetetasun-maila zein den ezagutuko duzu eta bere argudioak aztertuko.
Bigarren atazan, berriz, hiru adinekok azaldutako iritziak entzun eta aztertzeko aukera izango duzu. Azken hauek, ordea, zaharren egoitzak izango dituzte hizpide.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:

  • IZA egoitzaren ezaugarriak azaltzeko esaldien bi zatiak lotu
  • Artikuluan oinarritutako hainbat ideia egia ala gezurra diren adierazi
  • Testuko ideia nagusia garatzeko mezuak eta testu zatiak lotu
  • Sarrerako bi paragrafoen lokailuak hutsuneetan kokatu
  • Erretiratuen iritzi orokorra zein den aukeratu
  • Iritzi bakoitza nork esan duen adierazi
  • Hitzez esandako hainbat egitura beste era batera azaldu

Interesatzen zaizu



Jarduera

B2
2010-05-25
  • Benitez Reyes, Belen
16378019
434