Atsedenaldi gehiegi lanorduetan

Aldaketa fonetikoak

Jarraian ikusiko ditugu hika aritzen garenean gertatzen diren aldaketa fonetiko ohikoenak.

Itzi eta Lander kale-zurrutean ari dira, beste lagun batzuekin. Maitasun kontuak tartean, harritzekoa...

Kale-zurrutean


Hauexek dira hika aritzen garenean ematen diren aldaketa fonetiko ohikoenak:

T + N/K => DA + N/K

Hau da, T => DA bihurtzen da, zeren bestela, bi kontsonante geratuko lirateke segidan.
Hori horrela, DIT adizkia, adibidez, ZIDAN/ZIDAK bihurtzen da.

Beste edozein osagai eransten dugunean, berriz:

DIZKIAT + (e)LA => DIZKIADALA
DIAT + (e)N => DIADAN

N/K + T (edo beste edozer osagai) => NA/A + T (edo beste edozer osagai)

Hau da, N eta K => NA eta A bihurtzen dira, zeren bestela, bi kontsonante geratuko lirateke segidan.

Hori horrela, DIOT adizkia, adibidez, DIOT => Z + IO + N/K + T => ZIONAT/ZIOAT bihurtzen da.

Kontrakzio fonetikoak

Ahozko erregistroan, euskalkietan eta azpieuskalkietan era guztietako kontrakzio fonetikoak gertatzen dira. Hona hemen adibideak:

Hi ez haiz hemengoa => Hi ehaiz hemengoa
Etxera etortzen haizenean => Etxera etortzehaizenean
Segi ezak aurrera! => Segizak aurrera!

detalle2

Jarduera

C1
2010-07-22
16377891

x61pViewCountWAR

1088

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR