Faringitisari eta katarroari aurre egiteko bideak. Sekuentzia
Sekuentzia didaktiko honetan faringitisa eta katarroak tratatzeko moduak izango dituzu hizpide. Aurreneko atazan, faringitisari buruzko erreportajea irakurri eta aztertuko duzu. Bigarren atazan, berriz, katarroak sendatzeko bide naturalak ezagutzeko aukera izango duzu, entzun eta landuko duzun irratsaioari esker.
Helburua:
Faringitisa eta katarroa sendatzeko bideak aztertu eta aholkuak ematea
Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
- Zerrendako ezaugarriak zein faringitis-motari dagozkion adierazi
- Faringitisari aurre egiteko sendabideak taulan laburtu
- Eztarria zaintzeko aholkuak euskaratu
- Eukaliptoa hartzeko erak idatzi
- Entzundako erremedioak zertarako erabili aukeratu
- Sendabelarren irudiak eta izenak lotu
ERANSKINAK
TESTUA:
Faringitisari lepotik helduta. Consumer aldizkaria. 2010-10-01. http://revista.consumer.es/web/eu/20101001/salud/75690.php
AUDIO-PASARTEA:
Katarroari aurre egiten, Alberto Altube. Euskadi Irratia, 2005-11-10
Jarduera
2011-03-09
- Benitez Reyes, Belen
16377359
762