Etxeko arriskuak


Etxean izan ohi dituzte haur txikiek istripurik gehien. Horiei nola aurre egin behar zaien ikusiko dugu. Horretarako bideo pasarte bat ikusi, testu bat irakurri, ikaskideei informazioa eskatu, gaiaren inguruan eztabaidatu eta ariketa batzuk egin beharko dituzue.

Sekuentzia hau taldean egiteko prestatuta dago, hainbat urrats bakarka egin badaitezke ere, ikaskideen beharra izango duzue osorik burutu ahal izateko.

 

 

  • Lehenik bideo pasarte bat ikusi gaiaren garrantziaz jabetzeko.
  • Testu bat irakurri eta aukeratu zeri dagokion. 3 ikaslerentzat prestatua, bakoitzak berea egin behar du.
  • Mintza saioa. Ikasleak hirunaka bildu eta bakoitzak egin duen aurreko ariketaren informazioa elkarri eman.
  • Altzariak ere arrisku iturri dira. Berridatzi esaldiak ereduari esanahia mantenduz.
  • Bakarka arrisku zerrenda bat ordenatu gogorrenetik biguinenera.
  • Eztabaida saioa. Elkartu ikasleak taldetxotan eta bakoitzak hautatu duen hurrenkera arrazoitu eta besteak konbentzitzen saiatu. Konparatiboak, iritzia emateko moduak eta kausazko esaldiak erabili beharko dituzte.
  • Arriskuak saihesteko dauden tramankuluen irudiak eta dagozkien testu zatiak elkarri lotu.

 

Eskuratu jarduera hau pdf moduan

Jarduera

B2
2006-05-17
  • Dorronsoro Iraeta, Mikel
16227472
1004