Jarduera
Hilekoagatik baja eman behar al da?
Hileko edo menstruazio mingarriagatik baja hartu behar al da? Italian eztabaida handia dago gai horren inguruan.
Batzuen ustez, legeztatuta egon behar luke; beste batzuek, berriz, uste dute mesede baino kalte handiagoa egin diezaiekeela emakumeei.
Gai horren inguruan arituko gara jarduera honetan. Ariketa hauek egin ditzakezu bertan:
- Bideoa ikusi eta ulermenarekin lotutako galderei erantzun.
- Bideoko emakume bik puntu bati buruz zer esaten duten idatzi modu laburrean.
- Testua osatu, kendu den zatia aukeratuz.
- Gaiaz hitz egin: esperientziak komentatuz, iritzia emanez eta ikuspuntu bat defendatuz.
