Zein kutsagarria den aharrausi egitea!

Albokoak aharrausi egiten badu, agian zu ere aho zabalka hasiko zara. Lasai, gizakien % 60ari gerta dakioke hori.

Aharrausia izango da gizakion ekintzarik arrunt eta ulergaitzenetako bat. Zergatik egiten dugu? Oraindik ez dakigu gauza askorik. Misterio bat da. 

Aharrausi egitea. Zer dakigu horretaz? Ba gizakion ekintza arruntenetako bat dela. Beste animalia batzuek ere egiten dutela: tximinoek, txakurrek, txoriek, arrainek… Oheratu aurretik egiten dugu, edo ohetik altxatu berritan. Edo gose edo asper-asper eginda gaudenean. Pentsa, jaio aurretik ere egiten omen dugu, amaren sabelean 20 bat aste daramagunean gutxi gorabehera.

Gizakion %60arentzat kutsagarria izan omen liteke. Hau da, nahikoa omen da albokoa aharrausika ikustea, aharrausia entzute-hutsa, edo “aharrausi” hitza abiada bizian irakurtzea, eurak ere aho zabalka hasteko. Beste zerbait ere badakigu; paragrafo hau irakurtzen bukatu aurretik, agian zu ere aharrausika hasiko zarela, irakurle!

 

 

Interesatzen zaizu



Jarduera

B2
2016-10-27
16169421
3868