Begirik bildu ezinik

Adituen esanetan, herritar gehienek lo egiteko arazoak izan dituzte noiz edo noiz. Auzia ez da txantxetakoa, inoiz gaua begirik bildu ezinik eman duenak badaki zer gogorra den. Horrela ibiltzen diren asko daude, eta horiek premiazko laguntza behar izaten dute. Loezinaren aurkako aholkuak izango ditugu hizpide ikastunitate honetan.

IKASTUNITATEAREN HELBURU NAGUSIA:

Loezina dela eta, aholkuak ematen ikasiko duzu.

Hainbat jarduera egingo duzu ikastunitate honetan:

Ulermena:
- Lo egiteko arazoak dituztenen kopuruak irratiko berri batetik jaso.
- Artikulu bateko ideiak osatu, esaldiekin bikoteak eginez.
- Hainbat aholku sailkatu.

Idazmena:
- Elkarrizketa bateko aholku okerrak identifikatu.

Gramatika:
- Aholkuak emateko erak landuko dituzu, hainbat esaldi euskaratuz eta hizkuntza formak zerrendatuz.



Jarduera

B2
2006-07-13
  • Benitez Reyes, Belen
16155718
874