Esanezinak

Sasieskola eta Mehatxua izeneko liburuen jarraipena da gazteei zuzendutako Esanezinak izeneko hirugarren lan hau. Osatuta geratu da, beraz, Larraitz gaztea protagonista duen Lekukoa saila.

Egilea: Garbiñe Ubeda
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2020

Aurreko liburuan, Frantziara, bere gaztetako lagun batzuen herrira, bidali zuen amak Larraitz uda pasatzera, uste baitzuen bere alabak institutuko irakasle batekin zuen harremana ez zela egokia.
Udako oporrak igaro dira eta etxera bueltan, dementzia duen bere Amatxiren ahotik amaren sekretu gorde bat deskubrituko du Larraitzek.

Hona hemen pasarte bat:

Neure buruarekin eztabaidan ari nintzela, Amatxi sartu zitzaidan gelan, zakurra non ote zen galdezka.
-Hemen zakurrik ez dute, Amatxi –erantzun nion ahalik eta neutroen. Aztoratuta jarraitzen zuen.
-Ihes egin al din orain ere?
-Ez, Amatxi. Oker zaude. Hemen ez da inoiz zakurrik izan.
Ohearen beste ertzean eseri zen, burumakur, pentsakor. Egongelatik edalontzietako izotz puskek egiten zuten klin-klan hotsa iristen zen, eta sukaldetik, berriz, marmar fin bat. 

 

Trilogiaren zertzelada nagusiak ematen ditu Garbiñe Ubedak berak bideo honetan:

Orrialdeak: 87


B2
2020-10-27
23016773
388