Gladiadore euskaldun bat Erroman

Zirkuko gladiadorea da Muxkildi, eta hondarrean ez dago lagunik. Edonor izan ahal da aurkaria. Muxkildiri Pirinioetako barbaroa deitzen diote Erroman eta fama handia hartu du, gladiadore guztien artean bera delako beldurgarriena eta borrokaldi gehien irabazi dituena.

Aurkari guztiak garaitzen ditu euskal mendietatik ekarritako esklaboak, guztiei mozten die lepoa eta publikoari erakutsi. Zirkuko ikusteen heroia da. Muxkildiren amets bakarra, ordea, hau da: egunen batean libre izan eta Auñamendira bueltatzea, bere sorterrira. Inperio erromatarrak esklaboak hartzen ditu konkistatutako, eta horietako batzuk, indartsuenak, gladiadore bihurtzen dira. Gladiadoreak elkarren kontra borrokatzen dira Zirkuan, Zesar handiaren begiradapean. Denek bene-benetan nahi duten gauza bakarra, baina, askatasuna lortzea da.

Egilea: Xipri Zarraga
Argitaletxea: Aizkorri
Argitalpen-urtea: 2001



A2
2013-04-10
16289653
942