Kortsarioen Ostatua
Euskal Herrian ere izan ditugu kortsarioak eta piratak. Beraiek dira protagonista komiki gisara emandako bost ipuin hauetan. Istorio gordinak, latzak… Festa gutxi dago hemen.
Istorioek badute historiatik ere. Izan ere, kontakizun hauei David Zapirain historialariak eman die gainbegiratua. Eta ipuin guztiek dute orrialde bana, prosan idatzita, istorioari testuingurua ezartzeko.
Egilea: Dani Fano
Marrazkilaria: Guillermo González
Argitaletxea: EKE
Argitalpen-urtea: 2015
Hona protagonista batzuk:
EMAKUMEAK ETA ITSASLAPURRETA:
Emakumeen papera kortsoan arlo ekonomikoari lotzen zaio batik bat. Ez ziren eskifaietako kideak izaten, ez zuten harrapaketaren ekintzetan parte hartzen, baina senar eta semeak itsaslapurretan aritzen zirenean, edo hiltzen zirenean, familiaren ardura ekonomikoak bere gain hartzen zituzten; berrerosteak kudeatzen, adibidez, edota galdutako senideen ondasunak eta ordainsariak berreskuratzen.
1642an Mari Arano Abendaño alargunak, Marieder Orozkori jarritako auzian halaxe dio: “Marieder Orozkok, semea berrerosteko Frantziara egindako bidaldia ordaintzeko, maileguz utzi nizkion hamar dukat zor dizkit”.
(52. or)
Komikia irakurtzeko gonbitea, bideo honetan: