Motorrarentzako dirua

Stuartek motor bat erosi nahi zuen, Martinek bere garajean salgai zuena. Martinek 30 libera eskatzen zituen, baina Stuartek ez zeukan diru hori; ez zeukan batere dirurik.

Nola lortuko zuen dirua motorra erosteko?

Egilea: John Milne
Itzultzailea: Xabier Mendiguren
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 1994

Testuko hitz batzuek asteriskoa dute eta orrialdearen bukaeran gaztelaniazko itzulpena aurkituko dugu.

Hona hemen pasarte bat:
Ekaina zen, eta eguraldia ederra. Ikasketak bukatu eta oporretan zegoen Stuart. Baina ez zegoen pozik, ez zuen motorrik eta.
Stuartek hamazazpi urte zituen. Eskola-aldia amaituta, baina lanean hasi gabe zegoen. Haren ikaslagun guztiak berehala hasi ziren lanean, baina Stuartek ez zuen nahi. Lehenengo oporraldi luze bat nahi zuen, eta horretarako motorra behar.

 


5.or.


 

Orrialdeak: 33
A2
1994-05-12
16241863
1045